XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) goi mailakoa da, eta bertatik igarotzen dira, txanda-jiran, funtzionarioak, ikastaldeen buru egiten dutenak eta Unibersidadeetako ikasleak.

Ikastalde koperatibuak heziketarako barne erakundeak dira.

Bost bat mila talde dira, 30.000 lagun dituztelarik.

Ikastaroak bi urtetakoak izaten dira.

Argitaldaritzan ere lan handia egiten du KFk, bere filial diren Rabén eta Sjô*gren-en bitartez; baita Liber soziedadearen bitartez ere (hau ez da KFrena bakarrik).

Argitaldari hauek gai askotan espezializatu dira: ekonomiko eta sozial literaturan, haurren literaturan eta gaztetxoentzako liburuetan, irakaskintzarako tresnerian, eta edozein literatura motatan.

Entzun-ikusgailuetan (métodos audiovisuales), Eskandinabiako beste mugimendu koperatibalariekin bat eginik lan egiten dute, hezibide film ugari sortuaz.

KFk duen liburutegia, munduko aberatsena izango da seguru asko, sozial eta koperatibismo mugimenduei buruzko liburuetan behintzat.

Hezibide egitamu hauetaz gainera, badu korrespondentziaz klaseak ematen dituen eskola bat (Brevskolan); eta nazio mailan ere sortu du zenbait erakunde, kultura fisikoa, gastronomikoa, etab. hazibideratzeko.

Beste erakunde bat ere sortu da herrietako aktibidadeak eta aktibidade zentralak kordinatzeko, kontrol bakar batekin.

Adibidez: Distritu bakoitzeko kontu zaintzaileek, zensoreek, KFren kontroleko zerbitzuarekin harreman herstuak izaten dituzte; eta herrietako koperatibentzat berriemaile oso baliosak dira: hots, kontabilidade teknikei, antolaketari, finanziazioari, prestamuei eta abarri buruzko berriak zabaltzen dituzte.

Era berean, KFk 1918 aldera SHF izeneko elkartea sortu zuen, krisian aurkitzen diren koperatibei, antolaketa-laguntza nahiz laguntza ekonomikoa luzatzearren.

Koperatibek hasieran, bazkide guti dutelarik, behar haina kapital ez dutelako sortzen dira krisi hauk.